jueves, 9 de junio de 2011

IRITZI ARTIKULUA: ANOREXIA

Anorexia hitzak goserik eza esan nahi du. Gaixotasun askotan sintoma bat izaten da. 


Batez ere 11-25 urte bitartean ematen da gaixotasun hau. Orokorrean emakumeen artean ematen da, batez ere bere itxura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako. 


Gaixotasun hau sufritzen dutenak, oso gizen ikusten dira nahiz eta oso argalak izan. Pisua ez hartzeko edo eta galtzeko obsesioak jatorduak murriztera bultzatzen du edo kopuru txikietan jatera eta ondorioz gaixotu egiten dira.


Anorexia gora-behera askoren ondorioz sortzen da: familia, kultura, gizartea, publizitateak eta komunikabideek sortutako irudiak, erlazio baten bukaerak, ikasketengatik familia uztea, estresa, depresioa...


Gizonezkoak %10 besterik ez dira. Pertsona hauek honako ezaugarri hauek dituzte orokorrean; pertsona perfekzionista, obsesiboa, menpekoa eta manaerraza izaten da. Normalean bere ikasketetan bikaina da, baina bere autoestimatxikia da. Ez dute beren bizitza menperatzen eta beren gosea modu obsesiboan kontrolatzen hasten dira.
Anorexia hau sortzen duena da